Salte la navegación

Archivo de la etiqueta: urdaibai

Gero eta garrantzi gehizau emoten dotzat zeruen kolorieri eta holako arratsalde ilun bat topetan badot oso gustora egoten naz argazkizek eitzen.


Laidan kokatute dauz etxe honek, pena bat da zelan dauzen, utzik, erabili barik. Udan etorriko dire jabiek eta bertan paseko dabe hile bat eta barriro urte osoa utzik. Nonok esan al dozte nor izen zan hemen etxiek ein bazen listoa?

Asko dire Forura eruaten gaitzuen bidiek, batzuk zuzenak beste batzuk okerrak eta bat kurboa. Nik hau hautatu dot kurboa, uste dot danatatik dibertiduena dala eta ikusitze Forun baserritxu bat alkile dodala ondo expliketan deu nik Forugaz dekoten relazinoa, joan etorrikoa.

IMG_1871

Greenpeacek Urdaibai Guggenheim errefusatu du

Greenpeacek Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko «puntu beltzak» salatu ditu; Horien artean Urdaibai dago.

Greenpeace talde ekologista Urdaibaiko Guggenheim museoa eraikitzearen aurkako azaldu zen atzo Eusko Legebiltzarrean. Greenpeaceko kosta kanpainako arduradun Pilar Marcosek, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasbazterraren % 14.2 baino ez dagoela babestuta salatu zuen. Honek azaldu bezala, euskal kostaldean, babestutako hamar gunetik zortzi arriskuan aurkitzen dira. «Hondamendi ekologiko» gisa, Pasaiako portu berriaren eraikuntza eta Urdaibaiko biosfera aipatu zituenMarcosek. Hain zuzen ere, Guggenheim museoaren bigarren zatia Urdaibai Biosferan eraikitzea errefusatu zuen. Bestalde, Urdaibain industrialdeak eraikitzearen kontrako agertu zen Marcos.
Horrez gain, Urdaibaiko isurialdera «tratatu gabeko» 15.000 biztanleren ur fekalak isuritzen direla salatu zuen Greenpeaceko kosta kanpainako arduradunak.

IMG_1879

IMG_2080

img_5819

img_52061

img_5793

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.