Salte la navegación

Archivo de la etiqueta: torre madariaga

IMG_9955b

img_2784

img_52812

Paregabeko eraikina da, Urdaibaiko estuario osoa begiztatzeko aukera ematen duen puntu geoestrategiko batean kokatua. Ziurrenik XV. mendean eraiki zuten, babes lanetarako dorretxe banderiza gisa. Alboan duen jauregia XVII. mendean eraiki zuten, bizilekuak hartzeko. Urteek aurrera egin ahala, eta dorretxea nekazaritza jardueretarako erabiltzearekin bat, zabaldu egin ziren eraikineko gelak, etxearen inguruko bost hektareak lantzeaz arduratzen ziren familiak hartzeko.

img_5188Erlojuaren Dorrea 1851n eraiki zuen San Bartolomeko biztanle batek, Busturiako herritarrek erabili zezaten. Madariaga Dorretxea zaharberritu egin da duela gutxi, Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroaren egoitza izateko.

img_5402

Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroaren helburu nagusiak Biodibertsitatea babestea eta modu iraunkorrean erabil dadila sustatzea dira, baita haren gaineko ezagutzak zabaltzea ere, erabaki politikoak hartzen laguntzeko.

img_52991

Madariaga Dorretxea ezagutzak hedatzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko gunea da; hots, topalekua eta ingurumen alorreko erreferentzia puntua. Asmo birekin sortu zen: gure ingurumenaren aniztasuna, funtzioak eta aberastasuna ezagutaraztea eta, aldi berean, Biodibertsitatearen ezagutza zabaltzea eta sustatzea.

img_5244

  • Ezagutzaren unitatea: Honako hauek dira bere egiteko nagusiak:
    1. Biodibertsitatearen gaineko informazio zientifikoa biltzea eta sistematizatzea.
    2. Biodibertsitatearen inguruko ikerketa aplikatua garatzea eta sustatzea.
    3. Erabakiak hartzeko gomendioak prestatzea.
    4. Biodibertsitatearen gaineko ezagutza zientifikoa sustatzea.
  • Parte-hartze publikoaren unitatea: Hainbat atal ditu unitate honek: erakusketa iraunkorra hartzen duen aretoa; aldi baterako erakusketen aretoa; biltzarrak eta prestakuntza zein heziketa ikastaroak egiteko espazioa; paduraren behatokia; eta Biodibertsitatearen gaineko agiri publikoak gordetzeko gunea. Bisitariei dibertsitate biologikoaren esanahiaren berri ematea da bere egitekoa; kontzeptua jendeari era interaktibo eta dinamikoan hurbiltzea, ezagutaraztea eta, bere aniztasun funtzional eta estetikoan, naturarenganako errespetua sustatzea.

img_5361argakiak: Hibai Agorria

textuak: Madariagadorretxea.org

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.