Salte la navegación

Archivo de la etiqueta: italia


Holako arkitektura batek merezidu ban argi on bategaz erretratetie, arratsaldeko bostetan pase ginen eliza hau ikusteko asmoz eta iluminazino on bategaz tope genun.


Liburu-denda zalie bazara eta egunen baten Veneziatik bazabiz, ezin zara paseu hau ezagutu barik. Marea bizizek heltzen direnien ure dendara sartzen da eta horretarako liburu gehizenak bainera eta txalupatan sartute dauz. Imaginetan naz bainera horrek flotetan eta liburuek gainien.
Gainera esan biher da oso merke erosi ahal izengo dozuela bertan, bigarren eskuko liburuek, mapak eta beste gauza piloa. Argazkizen ikusten dana dendako jabie da eta permisoa eskatu eta gero erretratutxu hau eitzen itzi dozten. Behien Valentina dekogu liburutxu bat irakurtzen kanal baten alboan, holan bizilei.


Kasu honetan argazkizek ez dozku informazino askorik emoten, ez deu esaten nun gauzen, noiz edo zelan; bakarrik esaten dozku eliza hau ez dala barrize eta seguramente bere urtetxuek dekozela.
Itsasotik sartzen dan salitrie ondo igerten da kostako hiri eta herrizetan, urtiek pasetan doaz eta horreri ezin jako eskapeu.

Emoten deu argazki honetan zerue retoketa dauela ezta? ba ez retoketa dauena beste dana da. Askotan erabiltzen dot teknika hau zeru potentiek lortzeko, filtrorik eztekot eta horren ordez diafragma zarratu bat jarri eta listo; Lightroomen zabaldu eta beste kolore danan luminantzize igon. Filtro on batek 100 eurotik gora balizo deuz baina seguramente emaitza antzekoa izengo zan.

Hiri askotako alde zaharrak ez dabe eukitzen iluminazino errez bat, beti geratuko jakuz puntu batzuk ilunetan eta azken finien horregaz gerizpekaz jolastie baino ez jaku gelditzen.

Interesantie da argazki bat gustetan jakunien toma desberdin batzuk hartzie, gero gustokoena aukeratu al izeteko. Zein dozue gurau?
Harrizko zubi zarrak badekie enkato desberdin bat, trasladeu eitzen dotzue beste garai batzutara, hemendik zaldizen karroak pasetan zirenekoak adibidez. Zubi hau 1354koa da.

Jakingo dozuen moduen Argazkilaritza digitalien ez da esistitzen zuri-beltza, kamara digital danak erabiltzen daben sensoreak koloreak batzen dabez eta holan ba ezinezkoa da argazkizek zuri-baltzien eitzie kamara digital batekin. Beste gauza bat da kamara digital horrek aukera bat emoten badozku pantailan argazkize zuri-baltzien ikusteko, ikusten doguna ez da reala, kamariek inbenteu eitzen deuz parametroak eta ez da izeten oso fidagarrixe.

Horregaitzik da garrantzitsue argazki bat zuri-baltzera pase nahi badogu, tratamiento egoki bat eitzie. Adibidez: Adobe Photoshop Lightroom erabiltzen badogu ( nik uste dot photoshop-ekin batera aukera onena dala ) koloriek banan-banan “desatureko” doguz eta gero kolore batenbatek luminosidade gehizau biher badeu, igon eingo dotzagu, eztakit ondo esplike banaz baina laster adibide batzuk jarriko dotez argazkizen tratamiento hau hobetzeko. aio

Molina toma su nombre de la presencia, en pasado, de muchos molinos accionados por la fuerza del agua procediente de varios safluentes, los mismos que se pueden encontrar hoy en día en el parque de las cascadas, que se coloca en el norte-este de Italia, en la localidad de Vaccarole, a las afueras de Verona.  Visitar Molina es una ocasión para tomarse una pausa relajante en el medio de la naturaleza, descubriendo paisajes inolvidables: el lugar está sumergido en el verde, al centro de tres valles (Valle di Molina, Val Cesara y Vaio delle Scalucce) profundamente encajadas entre roca desnuda y fragmentada y hermosos bosques.
Una escursión en Molina significa hacer un salto en el pasado: el pueblecito conserva intactas todas las características de una antigua aldea medieval y ofrece ejemplos típicos de la arquitectura de la Lessinia occidental.

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.