Salte la navegación

Archivo de la etiqueta: gernikako jaiak


Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaietan gertatutakoa eta horren ondorioak aztertzeko herri batzarra egin zuten zapatuan. Bertan gertakarietatik eratorritako auzipetzeak salatzeko mobilizazioak egitea adostu zuten herri ekimeneko asanbladan batu zirenek. Hain zuzen, Jaietako zinegotzi Jesus Mari Alberdi `Txirri´-ren eta San Roke eguneko oldarraldi polizialaren ostean atxilotutako beste lau lagunen auzipetzea kontuan hartuta, aurrera begirako plangintza zehaztea du helburu herri ekimenak. Horrela, lanak taldeetan banatu zituzten. Besteak beste, herritarren babesa lortu eta manifestazioa egin gura dute.
Datorren zapatuan, hilaren 6an, berriro batuko dira, 17:00etan Pasealekuan, eta parte-hartzea ahalik eta zabalena izatea gura dute `utzi herria bakean´ herri ekimenekoek.

VER EL REPORTAJE DE LAS FIESTAS

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.