Salte la navegación

Archivo de la etiqueta: gernika

Badakit apur bat insistiduten nabilela teknika honekin baina gauza interesantiek lortzen hasi naz eta jarraitu eingo dotzat emoten denpora baten. Bi argazki jarri dotez  ia gustetan baiatzuez. Lehenengoa Gernikeko zubi barritzik einde dau eta parkinien dauzen kotxe guztizekaz kurioso geratzen da, bigarrena San Fidel ikastolako pista barrize da eta atentzinoa deitzu dozten kriston aldaketie egon dalako. Ikusten dozuen moduen teknika honek altura apur bat eskatzen dozku argazkize eitzerakoan

Arrozoi asko asko dauz pentsetako Astra laster barriro martxan ikusiko dogula, merezidu beintzet merezidu dogu. Gernikeko Udalatxien esku geratu zan edefizizo hau kakak janda dau. Haibeste bider garbitzu eta arregleu genun edifizizoa, barrie, rockodromoa, goiko gelak, eszenarizoa……  Gero ta klaruau dau instituzinoan esku geratzen diren edifizizoak zelan akabaten dabien, dirue gasteko dabe mile histori desberdinetan, baina Astran ezer inbertiduko dabe? eta holan badan, noiz? denporie aurrera doa eta espero dot gure Gernikeko Udaletxiek ASTRA PROIEKTUE babestie, euren onerako.


Pasadan astien bueltatxu bat emon genun Astratik eta argazki batzuk eitzeko aprobetxe neban, eztakit zueri ze rekuerdo ekarten dotzuen Astrak, ni aspaldi sartu barik egon naz eta egize da Gaztetxe barrize dekogunetik ez dotzagula kasu askorik eitzen baia han lortu zana da oin eurrera begitxuteko inderra emoten dozkuna eta nik ez dotez astuko inoiz han bizi izen genuzen momentu magikoak. Ondino trena entzuten dot asanblak ebaitzen. Inoiz buelteko gara?

BEGIEN ZUBIAK _ ARGAZKI ERAKUSKETA

Sasoi biren arteko zubia. Lehena eta oraina, oroimena eta begibistakoa. Gazteon begietatik galdu zenaren bilaketa, iraun zuenari begirada. Irudi joko txiki bat Gernika protagonista gisa hartuta. Erakusketa honetako argazki guztiak ikusteko klikatu hemen: BEGIEN ZUBIAK

EGILEAK : HIBAI AGORRIA ETA HIBAI MUNIOZGUREN

Badire bi hile edo holan Italiar gazte batek komente doztela tenika hau nahiko modan dauela ta arkitektua argazkizetan asko erabiltzen dala. Hasiera baten ez neban jakin oso ondo zeri buruz ari zan berbetan, maketa baten antza dekola eta dana miniaruran ikusten dala. Gero denbora batera bideo hau http://vimeo.com/9679622 ikusi neban, ikusgarrize eta gainera argazki kamara bategaz einde.
Honetan egunetan probetan ibili naz teknika hau eta egize esan kriston aukerak emoten deuz batezbe herri edo hirizetako argazkizek eitzerakoan, beste prespektiba bat emoten dozku eta gainera gu gure inguruegaz zelan relazionetan garen ondo adierazten deu. Argazki hau Santa Luziko etxe barrizetan atarata dau Gernikeko zementerizotik eta  maketa bat emoten deu. Jarraitzuko dot proba batzuk eitzen eta jarriko dotez blogien.


Kontzertuetan argazkizek eitzie ez da izeten bapez erreza, batezbe argize ez dogulako erabakitzen guk zelakoa izengo dan eta gainera logikoena iluminazinoa apur bet ilune izetie da. Holan ba alternatibak tope biherko doguz ez eitzeko betiko argzkizek eta toke desberdin bat emoteko. Kasu honetan kontraluz-ek eitzen hasi nintzen gustoko zeozer tope arte.
Batzuri kontzertuetara juan eta argazkizek eitzie asko gustetan jake baia niri personalmente ez,  kontzertu batera banoa kontzertue ikusten noala ta ez argazkizek eitzen.


Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaietan gertatutakoa eta horren ondorioak aztertzeko herri batzarra egin zuten zapatuan. Bertan gertakarietatik eratorritako auzipetzeak salatzeko mobilizazioak egitea adostu zuten herri ekimeneko asanbladan batu zirenek. Hain zuzen, Jaietako zinegotzi Jesus Mari Alberdi `Txirri´-ren eta San Roke eguneko oldarraldi polizialaren ostean atxilotutako beste lau lagunen auzipetzea kontuan hartuta, aurrera begirako plangintza zehaztea du helburu herri ekimenak. Horrela, lanak taldeetan banatu zituzten. Besteak beste, herritarren babesa lortu eta manifestazioa egin gura dute.
Datorren zapatuan, hilaren 6an, berriro batuko dira, 17:00etan Pasealekuan, eta parte-hartzea ahalik eta zabalena izatea gura dute `utzi herria bakean´ herri ekimenekoek.

IMG_3445

IMG_0007IMG_0271

IMG_2080

IMG_6696

IMG_6037

IMG_6739

IMG_2691

IMG_4499

img_3062img_3045img_3028img_2955

img_2872

img_8792img_8793img_8843img_8958

ARGAZKI DANAK IKUSTEKO

Bertsioen gauaren bigarren edizinoa izen zan atzo rock elakartien eta ikusitze sortu zan giroa eztot uste azkena izengo danik, 100 lagun inguru batu ginen bertan eta disfraz eta whisky artien edarto pase gendun. 3 taldek parte hartu bien eta horren ostien karaoke eta air guitar konkursotxue monte bien. Espero dot datorren urtien talde gehizau ikustie ta zorizonak rock elkartekoari baze gero ta gente gehizau hurbiltzen jakie lokalerarte. iparragirre rock elkarte

img_7032

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.