Salte la navegación

Archivo de la etiqueta: gazte asanblada

IMG_6037

Urriak 25: III. Koadrilen Eguna

Zapatu honetan, Koadrilen eguna antolatu dau hirugarrenez Ieup! gazte asanbladak. Betikolez, koadrilen arteko bazkaria egingo dogu eguerdian; hain zuzen be, arroza estilo librean prestatu beharko dabe parte hartuko daben koadrilek.

Aurten barritasunekaz dator urteroko bazkaria:

— Bazkaria Pasilekuan izango da.

— Arroza guk geuk jarriko dogu parte-hartzaileen esku. Arroz ekologikoa izango da, Lurgozo elkarteari erositakoa.

— Arroza egiteko erabiliko doguzen produktuak bertokoak izan beharko dira. Baten batek ezin badau erosi bertoko produkturik, traaaaankil. Lurgozo elkarteak merkatu txiki bat jarriko dau Pasilekuan, behar doguzen erosketak egiteko.

Bazkariaren ostean, munduko futbolin txapelketa, oka erraldoia eta ping-pong txapelketa! Gabaz kontzertuek! Eta egun osoan ziher, umore handixe!!

Abiadura handian doa mundua. Dinamika ekonomikoak eta garapen teknologikoak planetaren distantziak txikitu egin dituzte, eta dirua, mezuak, pertsonak eta merkantziak, azelerazio  berri batez, mundu osoari bueltaka dabiltza. Horrek gure baitan eta gure eguneroko bizitzan baldintza berriak ezartzen dizkigu; horregatik, boteretsuen globalizazioa ez da fenomeno baketsua eta adostua, gatazkatsua baizik.

Natura, kultura, herrien dibertsitatea, oinarrizko eskubideak… logika neoliberalen menpe daude egun. Lurra, elikadura eta elikagaien ekoizpena ere,  dirua eta produktibitatea jainko bihurtu dituen sistemaren  jomuga dira. Egoera hori ikusita, ez dira gutxi alternatiba eta proposamen berritzaileekin antolatzen diren kontsumitzaileak eta baserritarrak. Urriko Azken Astelehena hurbildu ahala, LURRAREN ASTEAk proposamen eta alternatiba horiek bultzatzea gain,  kontsumo eredu egokien alde egin nahi du.

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.