Salte la navegación

Archivos en la Categoría: urdaibai


Laidan kokatute dauz etxe honek, pena bat da zelan dauzen, utzik, erabili barik. Udan etorriko dire jabiek eta bertan paseko dabe hile bat eta barriro urte osoa utzik. Nonok esan al dozte nor izen zan hemen etxiek ein bazen listoa?

Bista ederrak dekoguz Bizkaiko kostalde guztizen baina bat aukeratu biherko baneke eztekot duderik, Gaztelugatxe.
Benito Lertxundin Haizeak jotzen zuen abestize jarriko dot argazkizek laguntzeko.

Momentu politxe izeten da kamarie hartu eta bueltatxu bat emoteko. Laino hartetik eguzki apur batek urtetan dauenien koloriek indartzie lortzen dogu.

Mobidute dauzen argazkizek normalien borre eitzen doguz edo ez doguz erabiltzen ezetako, aspaldizon jarraitzen nabilen argazkilari batek erabiltzen deu teknika hau eta egize esan reportaje bat eitzen dozunien argazkiren bat mobidute sartzie ondo gelditzen da.

Busturiko Madariaga dorretxien ataraniko argazki bat.  Iluminazino  gitxi dau barruen eta dauen gitxize aprobetxeu ein bida.

Koloriekaz eta formagaz nabil aspaldizon eta urdinegaz dekotez problema gehizen. Abesti bat jarriko dotzuet urdinegaz ispireta, Madrugada taldien strange colour blue

Navia argazkilari Madrildarrari buruzko entrebista bat entzuten camara lucida blogien.

Konpozizino politxe geratu jate argazki honetan, argi gogor bat sartzen zan Laidera eta segiduen ikusi neban irudize. Abesti bat jarriko dot argazkizeri laguntzeko, Zea Mais Itsasoa

Txokolatie tostadagaz neguen, lagako terrazatxuen, mmm

Asko dire Forura eruaten gaitzuen bidiek, batzuk zuzenak beste batzuk okerrak eta bat kurboa. Nik hau hautatu dot kurboa, uste dot danatatik dibertiduena dala eta ikusitze Forun baserritxu bat alkile dodala ondo expliketan deu nik Forugaz dekoten relazinoa, joan etorrikoa.

IMG_1871

Greenpeacek Urdaibai Guggenheim errefusatu du

Greenpeacek Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko «puntu beltzak» salatu ditu; Horien artean Urdaibai dago.

Greenpeace talde ekologista Urdaibaiko Guggenheim museoa eraikitzearen aurkako azaldu zen atzo Eusko Legebiltzarrean. Greenpeaceko kosta kanpainako arduradun Pilar Marcosek, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasbazterraren % 14.2 baino ez dagoela babestuta salatu zuen. Honek azaldu bezala, euskal kostaldean, babestutako hamar gunetik zortzi arriskuan aurkitzen dira. «Hondamendi ekologiko» gisa, Pasaiako portu berriaren eraikuntza eta Urdaibaiko biosfera aipatu zituenMarcosek. Hain zuzen ere, Guggenheim museoaren bigarren zatia Urdaibai Biosferan eraikitzea errefusatu zuen. Bestalde, Urdaibain industrialdeak eraikitzearen kontrako agertu zen Marcos.
Horrez gain, Urdaibaiko isurialdera «tratatu gabeko» 15.000 biztanleren ur fekalak isuritzen direla salatu zuen Greenpeaceko kosta kanpainako arduradunak.

IMG_1879

IMG_2080

img_5819

img_52061

img_5793

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.