Salte la navegación

Archivos en la Categoría: bizkaia

aSTeLeNTXuTXu eta gero badator TXuTXuBuRDuNTZi. Gernikeko Gaztetxiek antolatzen deu eta gaztiek komuniketie deko helburu. Animeu eta ekarri txorizoak.
Argazki hau oin dala urte bi atarata dau Lumon, Elai/Alai dantza taldiek antolatzen deuen txitxiburduntzizen. Laboan abestitxu bat ondo gelditxuko jako argazkizeri Lizardi .

Mobidute dauzen argazkizek normalien borre eitzen doguz edo ez doguz erabiltzen ezetako, aspaldizon jarraitzen nabilen argazkilari batek erabiltzen deu teknika hau eta egize esan reportaje bat eitzen dozunien argazkiren bat mobidute sartzie ondo gelditzen da.

Busturiko Madariaga dorretxien ataraniko argazki bat.  Iluminazino  gitxi dau barruen eta dauen gitxize aprobetxeu ein bida.

Koloriekaz eta formagaz nabil aspaldizon eta urdinegaz dekotez problema gehizen. Abesti bat jarriko dotzuet urdinegaz ispireta, Madrugada taldien strange colour blue

Ogeiatik buelta bat emoterakoan beti tope geinke argazki interesante bat, kasu honetan argazkizek ataraten dabilen neska bat dekogu.

Navia argazkilari Madrildarrari buruzko entrebista bat entzuten camara lucida blogien.

Konpozizino politxe geratu jate argazki honetan, argi gogor bat sartzen zan Laidera eta segiduen ikusi neban irudize. Abesti bat jarriko dot argazkizeri laguntzeko, Zea Mais Itsasoa

Bazkari edarra jan genun pasadan astien Munitibarreko baserri baten, hemen doaz egun hortan einiko argazki batzuk. Argazkizek laguntzeko abesti bat aukeratu dot Heartbeats Jose Gonzalezena.

Badakit apur bat insistiduten nabilela teknika honekin baina gauza interesantiek lortzen hasi naz eta jarraitu eingo dotzat emoten denpora baten. Bi argazki jarri dotez  ia gustetan baiatzuez. Lehenengoa Gernikeko zubi barritzik einde dau eta parkinien dauzen kotxe guztizekaz kurioso geratzen da, bigarrena San Fidel ikastolako pista barrize da eta atentzinoa deitzu dozten kriston aldaketie egon dalako. Ikusten dozuen moduen teknika honek altura apur bat eskatzen dozku argazkize eitzerakoan

Asko dire Forura eruaten gaitzuen bidiek, batzuk zuzenak beste batzuk okerrak eta bat kurboa. Nik hau hautatu dot kurboa, uste dot danatatik dibertiduena dala eta ikusitze Forun baserritxu bat alkile dodala ondo expliketan deu nik Forugaz dekoten relazinoa, joan etorrikoa.


Erakusketak Alberto Schommerren (Vitoria-Gasteiz, 1928) irudia eta ibilbidea aztertuko ditu; hain zuzen ere, Schommer azken hamarkadetako panorama artistiko espainiarreko argazkilari garrantzitsuenetakoa da. Hautatutako ehunka lanen artean, besteak beste, vintages lanak eta lehen garaiko kopia modernoak daude, Paisaia beltzak multzoko argazkiak eta Schommerrek 1978 eta 2009. urte bitarteetan argitaratutako liburuetatik ibilbide bat egitea proposatzen duten lanak. Era berean, fotomuntaiekin egindako azken atal bat eta pieza bolumetrikoak ere egongo dira ikusgai.

IMG_4199

IMG_4047

IMG_4166IMG_4174

IMG_4231

IMG_4183

IMG_4142

IMG_3600

ArGaZKi honetan urriko azken asteleheneko postu txiki baten barruem gauz gizon hau eta ni, postu honetan eztakit zegaitzik baina beti, argi gitxi jartzen dabe eta argazkizek eitzie, batezbe,  saltxen dabiezen produktueri, ez da erreza izeten. 800-eko ISOagaz ein neban argazkize eta koloriek apur bat intenso urten dabe, adibidez gizonan arpeize. Hemendik Gernikeko udaletzieri eskaera bat:  Jarri mesedez argi gahizau urriko azken asteleheneko postuetan, ez da ezer ikusten.

IMG_3458IMG_3984

IMG_3755

IMG_1871

Greenpeacek Urdaibai Guggenheim errefusatu du

Greenpeacek Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko «puntu beltzak» salatu ditu; Horien artean Urdaibai dago.

Greenpeace talde ekologista Urdaibaiko Guggenheim museoa eraikitzearen aurkako azaldu zen atzo Eusko Legebiltzarrean. Greenpeaceko kosta kanpainako arduradun Pilar Marcosek, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasbazterraren % 14.2 baino ez dagoela babestuta salatu zuen. Honek azaldu bezala, euskal kostaldean, babestutako hamar gunetik zortzi arriskuan aurkitzen dira. «Hondamendi ekologiko» gisa, Pasaiako portu berriaren eraikuntza eta Urdaibaiko biosfera aipatu zituenMarcosek. Hain zuzen ere, Guggenheim museoaren bigarren zatia Urdaibai Biosferan eraikitzea errefusatu zuen. Bestalde, Urdaibain industrialdeak eraikitzearen kontrako agertu zen Marcos.
Horrez gain, Urdaibaiko isurialdera «tratatu gabeko» 15.000 biztanleren ur fekalak isuritzen direla salatu zuen Greenpeaceko kosta kanpainako arduradunak.

IMG_1879

IMG_0007IMG_0271

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.