Salte la navegación

Archivos en la Categoría: bidaiak


Plaza San Markosen dau einde argazki hau, Venezian. Eliza aurreko partien obra batzuk eitzen egon ziren eta ezin zan atara argazkirik bertatik, eliza erdi tapeta ikusiko genun. Uste dot nahikoa disimuletan dala prespektiba honetatik.


Urbasako aterpetxeko argazki bat ipiniko dot geur, goizeko argize eta simetria bat.


Holako arkitektura batek merezidu ban argi on bategaz erretratetie, arratsaldeko bostetan pase ginen eliza hau ikusteko asmoz eta iluminazino on bategaz tope genun.


Argazki hau kotxetik atarata dau eta teknikmente konpozizino aldetik ezteko histori askorik baina ze ondo sartzen jakon eguzkizen argi berotxue.


Argi berezi bat agertzen jakunien aprobetxeu ein biher dogu eta argazkizeri elemento barriren bat sartu apur bat aberatzaue izen dadin, argazki hau lantxa barik ezan bardine izengo, aburrido eingo dozkun.


Normalien holako argazki bat eitzeko tripode bat biherko gendun baina kasu honetan ezin izen naben eruan. Zelan konpense neban hau, 1600 neko ISO bat jarri eta pultzue aguante, ez dau besterik.

Gabaz argazki bat eitzerakoan ondo geratzen da elemento desberdinek hartzen badabe parte irudizen. Kasu honetan zuhaitz bat sartu naben konpozizinoan nahiz ta jakin haiziegaz mobidute urtengobala. Kolore bat gehizau gehitzen deu gure argazkizen eta nire ustez zuhaitz hau egongo ez bazan, aburridu geratuko zan irudize.


Munduko edozein eskinetara heltzen garenien  argazkizek eitzeko intentzinoagaz interesantie da bertako postalak begitxutie. Normalien horrek postalak bertako argazkilariren batek ein deuz eta idea bat emongo dozku leku horretako puntu turistikoana. Honegaz ez dot esan nahi postalan kopia bat ein biher dogula, barriztu ein biher da imagena eta zure toke personala emon.
Kasu honetan Albiko arte ederran museoa ikusten da baina ez postal batek erakutsiko dozkun moduen.


Liburu-denda zalie bazara eta egunen baten Veneziatik bazabiz, ezin zara paseu hau ezagutu barik. Marea bizizek heltzen direnien ure dendara sartzen da eta horretarako liburu gehizenak bainera eta txalupatan sartute dauz. Imaginetan naz bainera horrek flotetan eta liburuek gainien.
Gainera esan biher da oso merke erosi ahal izengo dozuela bertan, bigarren eskuko liburuek, mapak eta beste gauza piloa. Argazkizen ikusten dana dendako jabie da eta permisoa eskatu eta gero erretratutxu hau eitzen itzi dozten. Behien Valentina dekogu liburutxu bat irakurtzen kanal baten alboan, holan bizilei.

Emoten deu argazki honetan zerue retoketa dauela ezta? ba ez retoketa dauena beste dana da. Askotan erabiltzen dot teknika hau zeru potentiek lortzeko, filtrorik eztekot eta horren ordez diafragma zarratu bat jarri eta listo; Lightroomen zabaldu eta beste kolore danan luminantzize igon. Filtro on batek 100 eurotik gora balizo deuz baina seguramente emaitza antzekoa izengo zan.

Hiri askotako alde zaharrak ez dabe eukitzen iluminazino errez bat, beti geratuko jakuz puntu batzuk ilunetan eta azken finien horregaz gerizpekaz jolastie baino ez jaku gelditzen.

Ardautxu bat Venezian ez da zetan izen biher karue. Beti entzun izen da hiri karu bat dala eta bertan turistari odola txupetan dotziela baia esan biher dot bertako bategaz bazoaz dana aldatzen dala.

Albi hiri Frantzesa Uneskok Patrimonio de la humanidad izendatu deu pasadan abuztuen eta handik ibili nazelez aprobetxeu ein naben ikusteko eta zelan ez argazki batzuk eitzeko. Kasualidadie handik paseu ginen egun berien ospatzeben patrimonioana eta afaltzen eta edaten emon dozkuen, debalde. Holan ba, kriston rekuerdo onagaz  urten gendun Albi-tik.
Argazki pare bat ipiniko doztez bakarrik baze reportage hau ondino saltzen nabil.

Interesantie da argazki bat gustetan jakunien toma desberdin batzuk hartzie, gero gustokoena aukeratu al izeteko. Zein dozue gurau?
Harrizko zubi zarrak badekie enkato desberdin bat, trasladeu eitzen dotzue beste garai batzutara, hemendik zaldizen karroak pasetan zirenekoak adibidez. Zubi hau 1354koa da.

Ez da leku errez bat erretratetako, eta ikusitze enabela lortzen zeozer interesantie hurbiletik, beste aldera juatie erabaki neban. Egun horretan apur bat alper ibiliko banintzen enaben eukingo argazki hau eta eskerrak baze beste danak ez daztez askorik gustetan. Honekin esan gure dotena da askotan mobidu ein bigarela eta rekorridotik urten argazki berezi bat lortzeko.

Aspaldizen sarrera gitxi ein dotez blogien, nire artxibo guztize ordenetan nabil eta denboratxue eruaten deu. Ikusten nabilenagaitzik azkeneko 3 urtien 50.000 argazkitzik gora ein dotez eta horren ondorizoa zein da? kamarie arregletan erun biher izen dotela.  Baina bueno holako gauzak pasetan direnien alde ona tope biher dakie eta nire kasuen, artxibo dana begitxu, ordeneu eta kopizek ein, eztau txarto kontuten eukinde 50.000 argazki barriro begitxutiek eta retoketiek dekon lana.
Argazki hau 2008koa da baia inoiz jarri barik euki dot eta impresioneu ein doztelez jarri ein dot. Poluzinoa Bartzelonan zer dan ondo erakusten deu, geruza guztize ikusten da eta nahiko asusteta itxi dozte. Zer arnasten da hiriburuetan?

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.