Salte la navegación

Archivos en la Categoría: arkitektura


Bermioko kultur etxien nabil ikastaro bat emoten eta pasadan asteartien arkitektura argazkizek eitzen ibili ginen. Berak edifizizoak ez dozkun joku handirik emoten eguzki faltiegaitzik baina aukera edarra euki genun teilatura igon eta Bermioko beste ikuspegi bat ikusteko.


Argazki hau zuri baltzera pase dot konpozizinoari inder gehizau emoteko.


Lekeitxo eta Bermioko itsasargizen argazki bi jarri dotez geurkoan, Euskal Herriko portu garrantzitsuenetarikoak dire eta argi honek etxera ekarri dabez urtietan ziher bertoko arrantzaliek. Waterboys taldien Fisherman Blues abestize jarriko dot, temazo.


Laidan kokatute dauz etxe honek, pena bat da zelan dauzen, utzik, erabili barik. Udan etorriko dire jabiek eta bertan paseko dabe hile bat eta barriro urte osoa utzik. Nonok esan al dozte nor izen zan hemen etxiek ein bazen listoa?


Plaza San Markosen dau einde argazki hau, Venezian. Eliza aurreko partien obra batzuk eitzen egon ziren eta ezin zan atara argazkirik bertatik, eliza erdi tapeta ikusiko genun. Uste dot nahikoa disimuletan dala prespektiba honetatik.


Normalien holako argazki bat eitzeko tripode bat biherko gendun baina kasu honetan ezin izen naben eruan. Zelan konpense neban hau, 1600 neko ISO bat jarri eta pultzue aguante, ez dau besterik.

Gabaz argazki bat eitzerakoan ondo geratzen da elemento desberdinek hartzen badabe parte irudizen. Kasu honetan zuhaitz bat sartu naben konpozizinoan nahiz ta jakin haiziegaz mobidute urtengobala. Kolore bat gehizau gehitzen deu gure argazkizen eta nire ustez zuhaitz hau egongo ez bazan, aburridu geratuko zan irudize.


Munduko edozein eskinetara heltzen garenien  argazkizek eitzeko intentzinoagaz interesantie da bertako postalak begitxutie. Normalien horrek postalak bertako argazkilariren batek ein deuz eta idea bat emongo dozku leku horretako puntu turistikoana. Honegaz ez dot esan nahi postalan kopia bat ein biher dogula, barriztu ein biher da imagena eta zure toke personala emon.
Kasu honetan Albiko arte ederran museoa ikusten da baina ez postal batek erakutsiko dozkun moduen.


Kasu honetan argazkizek ez dozku informazino askorik emoten, ez deu esaten nun gauzen, noiz edo zelan; bakarrik esaten dozku eliza hau ez dala barrize eta seguramente bere urtetxuek dekozela.
Itsasotik sartzen dan salitrie ondo igerten da kostako hiri eta herrizetan, urtiek pasetan doaz eta horreri ezin jako eskapeu.

Albi hiri Frantzesa Uneskok Patrimonio de la humanidad izendatu deu pasadan abuztuen eta handik ibili nazelez aprobetxeu ein naben ikusteko eta zelan ez argazki batzuk eitzeko. Kasualidadie handik paseu ginen egun berien ospatzeben patrimonioana eta afaltzen eta edaten emon dozkuen, debalde. Holan ba, kriston rekuerdo onagaz  urten gendun Albi-tik.
Argazki pare bat ipiniko doztez bakarrik baze reportage hau ondino saltzen nabil.

Interesantie da argazki bat gustetan jakunien toma desberdin batzuk hartzie, gero gustokoena aukeratu al izeteko. Zein dozue gurau?
Harrizko zubi zarrak badekie enkato desberdin bat, trasladeu eitzen dotzue beste garai batzutara, hemendik zaldizen karroak pasetan zirenekoak adibidez. Zubi hau 1354koa da.

Ez da leku errez bat erretratetako, eta ikusitze enabela lortzen zeozer interesantie hurbiletik, beste aldera juatie erabaki neban. Egun horretan apur bat alper ibiliko banintzen enaben eukingo argazki hau eta eskerrak baze beste danak ez daztez askorik gustetan. Honekin esan gure dotena da askotan mobidu ein bigarela eta rekorridotik urten argazki berezi bat lortzeko.


“La hora azul” esanten jako eta ez dot ipini euskeraz eztalako oso ondo geratzen (ordu urdina), bueno momentu hau normalien arratsaldez emoten da, zeruek bere azkeneko urdinek soltetan deuzenien. Hamar-hogei minutu duretan deuz eta arkitektura argazkizetan asko erabiltzen da.
Argi hotzak eta argi beroak argazkizetan oso ondo konpontzen dire batera eta argazki honek eitzeko aproposena tripode bat jartzie da, 1/30 eko obturazino bategaz einde dau hau.
Argazkilari bat proposatuko dotzuet, MaRC GooDWiN, nire irakasle izen zan eta ikusgarrize da benetan zelan kontroletan deuen argize bere argazkizetan, on egin.


Erakusketak Alberto Schommerren (Vitoria-Gasteiz, 1928) irudia eta ibilbidea aztertuko ditu; hain zuzen ere, Schommer azken hamarkadetako panorama artistiko espainiarreko argazkilari garrantzitsuenetakoa da. Hautatutako ehunka lanen artean, besteak beste, vintages lanak eta lehen garaiko kopia modernoak daude, Paisaia beltzak multzoko argazkiak eta Schommerrek 1978 eta 2009. urte bitarteetan argitaratutako liburuetatik ibilbide bat egitea proposatzen duten lanak. Era berean, fotomuntaiekin egindako azken atal bat eta pieza bolumetrikoak ere egongo dira ikusgai.

IMG_1871

Greenpeacek Urdaibai Guggenheim errefusatu du

Greenpeacek Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko «puntu beltzak» salatu ditu; Horien artean Urdaibai dago.

Greenpeace talde ekologista Urdaibaiko Guggenheim museoa eraikitzearen aurkako azaldu zen atzo Eusko Legebiltzarrean. Greenpeaceko kosta kanpainako arduradun Pilar Marcosek, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasbazterraren % 14.2 baino ez dagoela babestuta salatu zuen. Honek azaldu bezala, euskal kostaldean, babestutako hamar gunetik zortzi arriskuan aurkitzen dira. «Hondamendi ekologiko» gisa, Pasaiako portu berriaren eraikuntza eta Urdaibaiko biosfera aipatu zituenMarcosek. Hain zuzen ere, Guggenheim museoaren bigarren zatia Urdaibai Biosferan eraikitzea errefusatu zuen. Bestalde, Urdaibain industrialdeak eraikitzearen kontrako agertu zen Marcos.
Horrez gain, Urdaibaiko isurialdera «tratatu gabeko» 15.000 biztanleren ur fekalak isuritzen direla salatu zuen Greenpeaceko kosta kanpainako arduradunak.

IMG_1879

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.